- Martxoan Bertsoa programako azken bi ekitaldiak datorren astean izango dira. Ostiralean bertso eskolako kideek bat-bateko bertso saioa eskainiko dute. Ikuslea Martxoan Bertsoaren urte luzetako ibilbidean murgilduko da eta artxiboan jasotako altxor txiki ugari ikusteko aukera izango du. Emanaldi hau Labeaga aretoan izango da, 19.00etan.

Azken emanaldia martxoaren 28an izango da. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilariak sortutako Erradikalak ginen ikuskizunaz goza-tzeko aukera egongo da. Ikuskizun honek feminismoaren gaia jorratzen du. Emanaldia Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 12.00etan.