- Bakea eta bizikidetzako proiektuan barneratuta dago Beasain eta herriari gai hauekin loturiko ekimen publikoak eskaintzeko helburuarekin jarraitzen du. Horregatik antolatu dituzte bi gai horiek aztertu eta lantzeko jardunaldiak. Gauzak horrela, beasaindarren interesa eta parte-hartzea sustatzeko martxoaren 23an eta 29an bi ekitaldi egingo dira.

Biak Igartzako jauregian izango dira ordu berean, arratsaldeko 19.00etan. Lehena martxoaren 23koa, mahai inguru bat izango da; polizia-abusuen biktimen aitortza eta erreparazioari buruz Laura Pego Otero eta Ana Isabel Perez Machio arituko dira.

Bigarrena, martxoaren 29an, In dialogue izeneko dokumentalaren emanaldia eskainiko da. Dokumentalak Ipar Irlandako elkarrizketa esperientzia batean murgiltzera eramango ditu ikusleak. Hizkuntza ingelera izango da gaztelaniazko azpitituluekin.