- Asteazken honetan, martxoak 10, hasi eta hilaren 21-era bitartean, Beasaingo Bernedoenea aparkalekuan zirkoa jarriko da. Hori dela eta, bertako zati bat erreserbatuta egongo da. Hala ere, Adif-eko nasa egokitu egingo da bertan ibilgailuak aparkatu ahal izateko. Udaltzaingotik “ipiniko diren seinaleei kasu egitea” gomendatzen dute.