- Legazpin, gainontzeko herri guztietan bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Eguna dela eta. Gaur, 19.00etan, Legazpiko zineklub taldeak Entre nosotras pelikula emango du Latxartegi aretoan.

Igandean, 18.00etan, herritarrek herria morez apainduko dute. Parte-hartzaileak Euskal Herria plazan elkartuko dira. Ekitaldi hau Matraka talde feministak antolatu du. Astelehenean, berriz, kontzentrazioa egingo dute Dena aldatu, sistema arrakalatu lemapean. Ekitaldia 19.00etan izango da, Euskal Herria plazan.

Bukatzeko, asteartean El papel de las mujeres en la matanza del 3 de marzo de 1976 liburua aurkeztuko dute. Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19.00etan. Azken bi ekitaldi hauek ere Matraka talde feministak antolatu ditu.