- Datorren martxoaren 13an, larunbata, Kadete Mailako Txirrindulari Lasterketa jokatuko da Beasainen, bertako Loinaz Txirrindulari elkarteak antolatuta.

Lasterketa goizeko 11.00tan hasiko dute parte-hartzaileek, eta 51 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Beasaindik abiatuko dira, Ordizia, Itsasondo, Legorreta eta Ikaztegieta guru-tzatuz Alegiria iritsi bitartean, eta handik Amezketan barrena hainbat kilometro egingo dituzte, berriz ere buelta hartuz. Itzuleran, Olaberriako mendatea igo beharko dute amaierara iritsi aurretik.