- Ataungo Atauniker kultur elkarteak herrian gertatutako azken hamabi urteetako albisteak jaso ditu PDF bidez, ale hori nahi duenak ataunikertaldea@gmail.com helbidera ida-tzita eskuratu dezake. 2088-2020 izenburupean, 288 orrialde osatu ditu erredakzio taldeak, oroimen historikoa bereganatzeko eta mantentzeko asmoz. Nahiz eta orain 12 urteko errepasoa batu den, 2008z gero, Jexux Goikoetxea Etxeberriak astero e-mailez herrian eta herritik kanpoko ataundarren artean zabaltzen ditu herriko berriak, eta horiek jasoz egin dute herriko ekimen eta nondik norakoen errepaso luze eta zabala.