- Asteburu honetan Adam eta Hope pelikulak emango dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan. Maryam Touzani zuzendariaren Adam filma ostiraleko zineklub saioan emango dute. Maria Sodahl zuzendariaren Hope pelikula, berriz, igandeko saioan emango dute. Bi emanaldiak 19.00etan hasiko dira. Pelikulen berri zehatza izateko eta sarrerak erosteko latxartegisarrera.sacatuentrada.es webgunera jo daiteke.