Ordizia | Kimetz elkarteak XVII. kontakizun lehiaketa abiatu du

Apirilaren 18a bitartean entregatu ahalko dira lanak, eta gaia librea da. Sarituak maiatza edo ekainean jakinaraziko dira

13.02.2021 | 00:42
Iazko edizioko kontakizuneko irabazleak. Argazkia: N.G.

ordizia – Kimetzek, Ordiziako Emakumeen elkarteak, urteroko legez abian jarri du XXVII. kontakiztun lehiaketa. Apirilaren 18a izango da lanak aurkezteko azken eguna, eta pertsona bakoitzeko kontakizun bakarra onartuko dute.

Adinez nagusi diren pertsonek parte hartu ahalko dute, lanen esklusibotasuna mantenduz, hau da, derrigorrez lehen aldiz aurkeztuak izan beharko dira, eta beste inon saritu gabeak.

Lanak kimetzemakumeenelkartea@gmail.com helbidera bidali behar dira mezu bidez, eta bigarren mezu batean azaldu beharko dira gaiaren izenburua, leloa eta parte-hartzailearen datuak.

edozertaz Gaia librea izango da lehiaketarako; gutxienez bost eta gehienez hamar orrikoak izango dira aurkeztutako idatziak, eta hizkun-tza aukeraketa librea izango da, euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daiteke. Nahitaez lanen aurkezpena mekanografiatua izango da, espazio bikoitzean eta orriak alde batetik idatzirik. Gainera, sexismorik gabe hizkera erabiltzea kontutan edukiko dela nabarmendu dute.

Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute, baina oraindik ere ez da jakinarazi zeintzuk izango diren horiek, izan ere, irabazleen erabakiarekin batera ezagutaraziko dituzte. Erabaki hori aurtengo maiatzaren eta ekainaren bitartean emango dela aurreikusten dute Kimetz elkartekoek.

Bi sari banatuko dira, bat gaztelerazkoarentzat eta bestea euskarazkoarentzat. Sari bakoitza 600 eurokoa izango da. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako 200 euroko ordainsaria egongo da. Bestalde, ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari 150 euro bideratuko zaizkio.