- Martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurten Lilatoia, eta berrikuntza moduan, lasterka ez ezik, oinez, patinetan edo Nordic Walking eginez ere osatu ahalko da bost kilometroko ibilbidea. Bertan parte hartu nahi dutenak entrenatzeko asmoz, ‘MugiMugi’ Idiazabalgo Kirol Orientazio zerbitzutik emakumeei zuzendutako lasterketarako entrenamendu saioak antolatu dituzte, eta aste honetan hasi dira. Hemendik aurrera, asteartero izango dira entrenamenduak, arratsaldeko 19.00etan hasita. Igarondo Pilotalekuko atetik abiatuta. Musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da, eta distan-tziak mantenduz burutuko dira entrenamenduak. Hala ere, irekia da eta ez dago izena eman beharrik.

Jarduera fisikorik egin gabe denbora daraman jendeari lagun-tzeko, plangintza bat prestatu du MugiMugi zerbitzuak”, jakinarazi dute Udaletik. Hala, oinez eta lasterkako tarteak txandakatuko dituzte partaideek, denbora eta atsedenekin jokatuz helburua lortu ahal izateko.