- Atzoko egunean sare sozialetatik bolo-bolo ibili zen Zaldibiako Bilore eraikinaren bideo bat. Bertan, fabrika goitik behera botatzen hasi zireneko irudiak ikusi zintezkeen, aste honen hasierakoak. 2018an atera zen enkantera osotasunean, eta Mugertza enpresak erosi zuen. Orain arte barneko materiala ateratzeko lanak egiten hasiak ziren, eta orain eraisteko lanei ekin diote, izan ere, iazko uztailean lortu zituzten Eusko Jaurlaritzaren eta Uraren Euskal Agen-tziaren oniritzia, biak beharrezkoak halako lanei ekiteko.