- Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea, herritarrei zuzendu zaie gutun batean: “Urte berriarekin, eskerrik beroenak eman nahi dizkizut Lazkaon hondakinen gaikako bilketan lortutako emaitza onengatik. Zure laguntzarik gabe ez zen posible izango”. Etxez etxe banatu den mezua da eta, beraz, lazkaotar guztiek izan dute honen inguruan informatzeko aukera. Izan ere, eskertzaz haratago doa helarazitako mezua.

Emaitza horrekin ez dela “konformatu behar” azaldu du Zubiarrainek, eta horregatik hainbat erronka kolektibo ezartzeko proposamena luzatzen du, betiere Sasieta Mankomunitatearen babesarekin eta onesperakin.

Hala, batetik, lurrean zabor poltsarik ez uzteko eskatu da. Ordenantzak jaso egiten du hondakinak bereizi eta dagokion edukiontzian bota behar direla, baina oraindik ere, tamalez, herritar guztiek ez dute bete-tzen puntu hau, hemendik aurrera jokabide hori aldatzeko eskatuz.

Bigarren puntuan, gaika gehiago birziklatzea du hizpide Lazkaoko alkateak. “Egungo %75etik gora handitzea da dugun erronka, guztien artean gehiago eta hobeto bereziz”, gehitu du.

Azkenik, gogoratu du altzariak eta etxetresna elektrikoak zein tamainu handikoak direnak astearte hauetan atera behar direla edukiontzioetara, 21.00etatik aurrera. Orduan egiten da material hauen bilketa. Egun hori ez beste batean atera nahiko balira halako tresnak, Ordizia eta Beasainen dauden Garbiguneetara eraman behar dira. “Egutegi eta ordutegia errespetatu egin behar dira”, zehaztu du.

Amaitzeko, herritarren kolaborazioa eskatu du: “Zuen laguntza jasotzea espero dugu, guztion arten herri jasangarriago eta garbiagoaz gozatu ahal izateko”.