- Egun hauetako elurrak izugarrizko paisaia ederrak uzten ari dira inguruetan, baina mendiak arriskutsu ere bihurtu daitezke.

Aizkorri Bizirik taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, Aizkorrin pilatutako elur geruza "izugarrizkoa da, eta laino eta eguraldi baldintzak ez dira batere onak", beraz, kontuz ibiltzeko eskatu dute, ezbeharrik gerta ez dadin.

Horrez gain, garbitze lanak ere egin dituzte txabolan. Hala, eraikin txikiaren kanpoko eta barruko atea itxi ahal izateko lanak egin zituzten atzo bertan. Ohar bat ere zabaldu dute: kanpoan dagoen azpiko atea ezin da zabaldu, gainekoa bai. Ate guztiak ondo itxita mantentzea beharrezkoa dela gogorarazi dute, bestela, izotza egiten baita. "Barrukoa ere ezin zen itxi, izotz kapa handi bat zegoelako. Pikatu dugu, eta orain itxi daiteke", jakinarazi dute.