- Gaur, 19.00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian Dan-tzaz konpainiak Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroan egindako hiru pieza aurkeztuko ditu: Thirty, Hombre Masa eta Walls. Hiru lan hauek dantza ikuskizun bat osatzen dute, non mota guztietako ikus-entzuleek gozatzeko aukera izango duten. Thirty sorkuntzan, dantzariek dantza guztiz birtuoso, emozional eta fisikoak garatuko dituzte. Hombre Masak, berriz, 20 minutuko talde pieza bat landuko du. Sarrerak sei euroko balioa du eta lehiatilan edo Kutxabank bidez lor daitezke.