- Bihar, ostirala, Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskolak Eguberri kontzertuko bigarren emanaldia eskainiko du, asteartean egin zuten lehena. Oraingo kasuan, 19.00etan, perkusio taldeak, bandak eta koralak emanaldia eskainiko dute Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Izatez, edukiera mugatua duenez, ez da herritarrentzako zabalduko emanaldia, baina izan liteke lekuren bat libre egotea.