- Datorren abenduaren 29an Go!azen Telebista saioko aktoreek kontzertua eskainiko dute Lazkaoko Areria aretoan. Guztira bi izango dira eskainiko diren emanaldiak: 16.30ean lehena eta 19.00etan bigarrena. Sarrerak dagoeneko www.lazkao.eus atarian eros daitezke. Jakinarazi denez pertsona bakoitzeko, gehienez, bost sarrera eskuratu ahalko dira, eta bakoitzak 10 euroko balioa du.