- Ataungo Atauniker kultura elkarteak 1976. urtean sortutako aldizkaria da Nondik eta dagoeneko argitaratu du 39. zenbakia. Bertan, 2020 urteari errepaso egiten diote, herriko albiste nagusienak jasoz. Herriko etxe eta baserri guztietara bidaltzen da, eta aleren bat jaso nahi bada ataunikertaldea@gmail.com idatzi daiteke. Bestalde, etxean gordeta izan daitezkeen paper zahar, argazki, dokumentu, liburu, errekordatorio eta gainerakoak jaso egiten dituztela gogorarazi dute, eta halakoak ez botatzeko eskaera egin dute.