- Larunbat honetatik aurrera beasaindarrek etxean Udal egutegia izateko aukera izango dute. Hala, bizi dugun egoera kontuan hartuta, jende pilaketak eta ilarak saihesteko, hainbat banaketa-puntu jartzea erabaki du Udalak. Igartza izango da puntu bat; bertako informazio bulegoan larunbat honetatik urtarrilaren 6a bitartean jaso ahalko dira. Usurbe Antzokia da bigarren gunea, eta Udal liburutegia hirugarrena. Horietan epe berdinak izango dira. Hilaren 5eko azoka berezian ere jaso ahalko dira, Plaza azpian, 11.30etatik 12.30etara. Bestalde, abenduaren 11an, 15ean eta 18an ere eskuragarri egongo dira Plaza azpian, 11.00etatik 12.00etara.

Egutegi hau osatzeko partaideek Beasaingo txoko kuttunena gaia izan dute argazkiak ateratzeko. Hala, lehiaketa bidez erabaki dira guztiak. Aukeratutako argazkiak hamahiru izan dira: azala eta urteko hamabi hilabeteak. Azalaren egilea Iñaki Erauskin Urretabizkaia da, eta hilabeteenak Jose Miguel Romero Barco, Miguel Cavero Carazo (hiru hilabete), Pedro José Uria Fuciños, Jose Angel Amuchastegui Esnaola, Xabier Garmendia Garcia, Loinaz Jauregui Saenz, Javier Quirós Fernández, Lourdes Losada Prado, Andrés Lekuona Ayestaran eta, berriro ere, Iñaki Erauskin Urretabizkaia. Irudiei laguntzen dieten testuaren egilea Josemari Telleria izan da, Fotoetxekoa.

2022 urteko gaia Haurrak jolasean Beasainen da eta dagoeneko zabalik dago parte-hartzea.