- Beasaingo puntu beltz nabarmenena Barrendain plazako biribilgunea dela izan da Beasaingo Udalak abian jarritako trafikoaren inguruko parte-hartze prozesu eta ikerketaren emaitza. "Hor biltzen dira udalerria zeharkatzen duten errepide nagusiak, bidegorria eta oinezkoen etorbidea". Hain zuzen ere, ibilgailuen, pertsonen eta bidegorria erabiltzen duten gurpildun ibilgailuetako erabiltzaileen guru-tzebidea da eta trafiko handia jasaten du. Horregatik, "arrisku handiko gunea" dela ondorioztatu da egindako azterketan. Hain zuzen ere, trafiko ugari biltzen da bertan, dudarik gabe. Biribilgunean oinezkoak pasatzerako orduan ez dute segurtasun osoa izaten, zenbaitetan ibilgailuak ez dituztelako horiek ikusten, eta beraz, ez da erraza izaten bertatik igarotzea arriskua sortu gabe.

Ondorioz, hainbat aldaketa iragarri ditu Beasaingo Udalak, eta dagoeneko martxan jarri dituzte, gaur bertan. Hain zuzen ere, Barrendain Plazan bertan erreil bat itxi egingo da, Nafarroa Etorbidetik Trenbide kalerako norazkoan, zehazki.

Ez da aldaketa bakarra izango, ordea, eta ibilgailua hartzerakoan eta Beasaindik igarotzerako orduan kontuan hartu beharko dira. Garmendia Otaola kalean, Oriamendi Kalea eta Nafarroa Etorbidea bitartean, norazko bakarra izango da, gorunzkoa. Mendeurren Etorbidea Kalea, Nafarroa Etorbidea eta Nabarro Larreategi Kale bitartean, bestalde, norazkoa aldatu egingo da. Horrez gain, Nafarroa Etorbidea bukaeran, Zapatari Kalearekin bideguru-tzean,ezkerretara biratzea debekatu egingo da hemendik aurrera.

Aldaketek ez dute inbertsio handirik eskatzen, baina, hala ere, aldaketak behin behinekoak izango dira, proba moduan. Eragina aztertu ostean hartuko da behin betiko erabakia.