- Egun, berdeguneak sortzea garrantzitsua den alorra da Udalentzat, eta horregatik beharrezko egokitzapenak egiten dituzte herrian belar eta landarez betetako guneak egoteko.

Lazkaoren kasuan, Mikelartik Santa Madalenara doan bidea bi zentzutik zentzu bakarrera pasa zenean biribilgune sarreran erabilerarik gabe gelditu zen errepidearen zati bat. Gune hori txukundu, eta 105 m2-ko berdegune bat egokitzeko lanak egiten ari da Udala gaur gaurkoz. Hala, asfaltoa altxatu eta altzairuzko jardinera bat jarri dute bertan, hura lurrez bete eta berdegune bat egokitzeko asmoz.