- Azken neurriak direla eta, Beasaingo Igartza Musika Zikloko saioetan hainbat ordu aldaketa egin dira. Hala, Izaro abeslariaren kontzertua azaroaren 14an izango da, 19.00etan (ordubete aurreratu da). Sarrerak agortuta daude. Azaroaren 22an, Loinatz Abesbatza eta Oskarbiren saioa bertan behera gelditzen da. Amaitzeko, Arah: Bazen Behin emanaldia azaroaren 28an egingo da, jarritakoa baino ordubete lehenago: 19.00etan hasiko da azkenean. Sarrerak Kutxabanken daude salgai, 18 euroan.