- Datorren urtean ere udal egutegia aterako du Zaldibiako Udalak, eta hori osatzeko herritarrei dei egin zaie, haiek ateratako argazkiekin osatzeko. Hala, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahiko balu norbaitek, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar da kulturetxea@zaldibia.eus helbidera. Azken eguna argazkiak bidaltzeko azaroaren 16a izango da, astelehena.