- Zientziari zuzendutako hilabetea izaten da Goierrin azaroa, Lemniskata zientzia sareari esker. “Daukagun egoera baloratu eta gero, bestelakorik agintzen ez zaigun bitartean, Azaroa, Zientziaroa zikloa martxan jartzea erabaki dugu, hori bai, behar diren segurtasun neurri guztiak hartuta”, azaldu dute.

Hala, lau izango dira ekimen honetan eskainiko diren hitzaldiak, denak doakoak. Guztiak 19.00etan izango dira, Beasaingo Igartza Jauregian. Ostiral honetan, hilak 6, Eva Arrietak ¿Por qué enfermamos? izeneko saioa eskainiko du; azaroaren 13an Lemniskata Kaierak bildumako laugarren alearen aurkezpena egingo du Martin Garcia egileak: Goierri mende bat lehenago. Azaroaren 20an El Antropoceno, no solo clima y biodiversidad, Alejandro Cearreta adituarekin, eta azaroaren 27an bertako ikerlari eta ekintzaileek aukera izango dute proiektuen berri emateko.