- Legorretako Udalak Guraso Eskola martxan jartzeko asmoa du, bigarren urtez. Hala, saioak hilabeteko azken astelehenetan izango dira, 18.00etatik 19.30era bitartean, Udaleko Areto Nagusian.

Interesa dutenek ostiralera bitarte izango dute izena emateko epea zabalik. Bi bide daude horretarako: telefonoz (943 085 290) edo emailez (gizarte@legorreta.eus). Bigarren bide honetan izen abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta nahi izanez gero, interes bereziko gaien bat ere aipatu daiteke.

Guraso Eskolaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako, eta 30 eurokoa, berriz, bigarren zaintzaile edo arduraduna apuntatuz gero. Gutxienez, 8 pertsona beharko dira Guraso Eskola martxan jartzeko eta apuntatzeko deia egiten du Udalak.