- Beasaingo Udaltzaingoak gogorarazpen mezu bat bidali die herriko gazte-lokalen erabiltzaileei. Hain zuzen ere, Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Aginduak 29. artikuluan agertzen den moduan, “debekatuta” dagoela bai gazte-lonjetan baita antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan ere “jarduera oro egitea”, beraz, itxita egon behar direla nabarmendu du Udaltzaingoak, “salaketarik ez jasotzeko eta birusaren transmisioa eteteko”.