- "Herritarrei zerbitzua eta herriari bizitza ematen diote eta denon esku dago beraien jarraipena bultzatzea. Horregatik, ekimen honetan herritarrak dira lehen protagonista", nabarmendu du Zaldibiako Udalak. Lehen edizio hori "arrakastatsua" izan zela nabarmendu dute, izan ere, salgai jarri ziren bono guztiak amaitu ziren, eta orain bigarren txanda hasi dute. Asteburuan jarri dituzte salgai bono hauek herriko plaza ondoan. Harrera ona izan du beste behin ere egitasmoak: bertan, 504 sorta saldu ziren. Oraindik ere ale batzuk saldu gabe gelditu ziren, eta horiek eskuratu nahi duenak Udaletxeko harrera zerbi-tzura jo dezake, bertan erosteko. Jakinarazi duenez, txartelez ordaintzeko aukera ere jarri dute, tramitea errazteko asmoarekin.

Udalak dirulaguntza herritarrei ematen die bono bidez, eta herritarrak dira gero herriko ekoizleen produktuetan, ostalaritzan eta komertzioetan hazi hori jartzen dutenak.

Atxikipen handia izan du egitasmoak, izan ere, sei ekoizle batu dira eta komertzio eta ostalarien zerrenda ere zabala da. Guztira, 19 lekutan erabili ahalko dira bono hauek.

Bi helburu nagusi lortzen direla gaineratu dute: herritarren ekonomiari laguntzea eta herrian eros dezaten bermatzea. Bonoen erosketan 20 euro ordainduta 30 euro eskuratzen ditu herritarrak eta 40 eurorekin 60 euroko gastua egin ahalko dute. Bonoak 10 eurotan banatuta daude, leku bat baino gehiagotan erabili ahal izateko. Urtea amaitu aurretik gastatu beharko dira bono hauek, datorren urterako balioa galduko baitute. Beraz, herritarrak parte hartzera animatzen ditu Udalak.