- Beasaingo Igartzako Mendi Duatloia giro ederrarekin jokatu da asteburuan, herriaren inguruetan. Jon Erguin beasaindarra izan da lehena, Josu Urrestarazu eta Javier Perezi aurre hartuta. Emakumezkoetan, berriz, Maria Gomezek eskuratu du urrezko saria, Mayi Mujikak zilarra eta Enara Oronozek hirugarrena izan da. Banaka ez ezik, binaka ere lehiatu dira eta bertan, Mikel Zabalegi eta Asier Otegi ordiziarrak gailendu dira, bigarren izan dira Jon Urteaga eta Aitor Perez, eta hirugarren Ander Biguri eta Ivan San Juan.

Aurten, neurri bereziak hartu behar izan dira, zirkuitua hiru zatitan banatu dute antolatzaileek: 4,2 km korrika, 13,7 km bizikletaz eta azken hiru kilometroak korrika. Segurtasuna bermatzeko asmoz, probaren zati batzuk iazkoak baino motzagoak izan dira. Banaka 72 partaide izan dira eta taldeka 24.