- Ordizian ipuin kontaketa musikatua bihar egingo da goizeko 11.30ean, Otegieneako parkean. Mertxe Aizpurua ipuin kontalariak gidatuko du saioa, eta haurrei zuzendua egongo da. Aire librean egingo da ekintza hau, eta gaurko iragarrita zegoen arren, eguraldiagatik eta euria egin dezakeelako atzeratu da biharko egunera. Bestalde, nahiz eta 11.30ean hasiko den saioan, 11.15erako bertaratzeko eskatzen da, espazioak behar bezala antolatu ahal izateko.