- Ordiziako Urrup antzerki taldea ez da geldirik egon inoiz, ezta bizi izan dugun itxialdian ere. Hala, hilabete hauetako lana erakusgai jarriko dute bihar, Ordiziako Herri Antzokian. A metro y medio izeneko lana taularatuko dute, gaueko 22.00etan hasita. Rosa Rojoren zuzendaritzapean eginiko lana da eta aurreratu dutenez, “antzezlan berezi bat izango da, egoera berezi honetarako prestatua”.