- Ibaien ibilguak naturaltzeko, arrainen mugimenduak errazteko eta erreka iragazkortzeko helburuarekin, Lazkaoko kale paretik igarotzen den Agauntza errekan lau presa txiki eraitsiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Domardakoa, Ikastolako kirol pistaren ondokoa, Areso jolas parkekoa eta San Inazio etxe multzoaren ondoan daudenak; Domardakoa izan ezik, beste hiru presak erabat eraitsiko dituzte. Idiazabalen ere hasi dituzte lanak: Errotagaina parekoa, Igarondo aurrekoa eta Floreaga atzeko presak eraisten hasi dira aste honetan.

Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak zenbait lan eta azterlan egin ditu lurralde historikoko ibaietan dauden presa txikiek arrain-espezieen migrazioan sortzen dituzten arazoak aztertzeko. Horren ondorioz, presa horiek eraisteko eta arrainak pasa-tzeko arrapalak zein eskalak eraiki-tzeko proiektuak idazten eta gauza-tzen ari dira. Proiektu horien barnean kokatzen dira lan hauek.

Idiazabalgo erreketan egindako lanak egun gutxitan ikusi ahalko dira, baina horiek iraun bitartean Mateo Mujika pasealekua partzialki itxiko dela jakinarazi dute.

Lazkaokoak, ordea, hainbat hilabetez jasan beharko ditu lanak.

Bi erreka hauetan dauden presak oztopo bihurtu dira arrainen joan- etorriarentzat eta horiek eraitsita animalien mugimenduan erraztasunak izango direla espero da, eta kontserbazio bereziko eremuak mantentzeko egin beharreko lanak dira hauek.