- Nahiz eta badirudien Goierriko koronabirusaren agerpena ez doala goraka azken egunetan, badira hainbat ekimen oraindik ere bertan behera gelditzen ari direnak, zuhurtziaz jokatzeko asmoagatik. Hala, Beasaingo kasuan, urte askotako ohiturak aurten ez du ediziorik izango. Hain zuzen, egun hauetan Beasaingo Astigarreta auzoko antolatzaile taldearekin batera hartu du San Gregorioko erromeria ez egiteko erabakia Udalak.

Gaur ez ospatzekoa, baina irudi oso desberdina izango du aurtengoan ermita inguruak. COVID-19aren agerpenik ez balitz egon, beasaindar ugarik egingo zuten hautua bertara joateko, jokoak eta bazkaria eginez ospatu eta arratsaldean musikaren inguruan erromeria ospatu eta gorputzak dantzan jartzeko aukera aprobetxatuz.

Azken asteetan Ordizian eta beste hainbat herritan izandako berrager-tzeek eraman dute antolatzaileek erabaki hori hartzera, eta horregatik zehaztu da seguruena Astigarreta auzoko San Gregorio ermitan iospatzekoa zen erromeria bertan behera uztea dela. Beraz, bada aurtengoan ez da berreskuratutako euskal usadio hau berrituko.