- Uztailaren 24a bitartean zortzi eta hamahiru urte bitarteko ikasle lazkaotar eta beasaindarrek egindako artelanen erakusketa zabalik egongo da Udal Liburutegian, astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara. ikastaroak bi aste iraun ditu eta Maider Urretabizkaia artista izan da irakaslea. Guztira 16 ikaslek hartu dute parte eta egindako lanaren emaitzak ikusgai daude liburutegian.