- Herritarrekin harreman bide zuzenagoak jartzeko eta hainbat tramite egiteko aukera eskainiz, Beasaingo Udalak Beasain aplikazioa jarri zuen abian orain urtebete. Dudarik gabe, herritarren artean harrera ona izan du, eta dagoeneko 3.000 deskarga baino gehiago zenbatu dira.

COVID-19ak eraginda, goraka egin dute deskarga kopuruek, herritarrek informazioa zuzenean jasotzeko aukera izan baitute alerta eta beharrezko informazioen inguruan. Zalantzarik gabe, konfinamendu garaian beasaindarrek behar zuten informazioa eskura izan dute haien mugikorretan.

Herritarrei eskaintzen zaizkien hainbat zerbi-tzu mugikorraren bitartez erosotasunez egin ahal izateko aukera eskaintzen du aplikazio honek. Azken antolaketaren ondoren, albisteak, agenda, farmazien txandak, telefono interesgarriak, eskelak, inzidentzien berri udalari emateko atala, udal tramiteak (errolda, isunak ordaindu, tasa eta zergen agiriak kontsultatu eta abar), parte hartzea, garraio publikoaren ordutegiak eta udaleko webgunean agertzen diren atalez gain, txakur eredugarri programa, Beasain parekide atala eta Udala ezagutu gehitu dira.

Ez dira bakarrak, ordea. Parking atalean Arinpark, telefono mugikorraren bidez TAOa ordaintzeko aplikazio berria txertatu da eta elbarrientzako aparkalekuak aurkitzeko lehen bilatzailea, hau da, app honen bidez aparkalekuak non eta libre dauden jakiteko aukera dago.