ozik agertu da Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea, hirugarren sektorea pizteko abian jarritako Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? bono kanpainari lazkaotarrek eman dioten erantzunagatik. "Eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei herriko merkatariekin hartu duten konpromisoagatik. Udalak ekimen honekin merkataritzaren eta zerbitzuen sektorea suspertzen jarraitu nahi du, uneko likidazioa emanez, koronabirusak eragindako inpaktu ekonomikoa ahalik eta gehien arintzeko".

Hain zuzen ere, 2.000 bono jarri ziren eskuragai orain egun gutxi, 20 euro ordainduz 30 euroko txartelak eskuratuz; hala, Udalak jarri zituen gainontzeko hamar euroak. Horren erantzun ona izan du egitasmo honek non bono guztiak hamar egunetan agortu ziren. Horregatik, "oso eskertuta" azaldu da Zubiarrain, betiko moduan herrian kontsumi-tzeko hautuaren apustua eginez eta herritarrak ere berdina egin dezaten animatuz.

Halako ongi etorri onaren ondoren, berriz ere beste 1.000 bono jarriko ditu salgai Lazkaoko Udalak, aurrekoen baldintza berean. Hala, bonoak 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira eta zenbakituta ere egongo dira. Jarraipena egiteko asmoarekin, eroslearen NANa eskatuko da bonu bakoitza saltzen den unean eta bakoitzak, gehienez ere, hamar bonu erosi ahalko ditu. Helburua ahalik eta herritar gehienek kanpaina honekin bat egitea da, guztien artean herriko establezimenduei bultzada bat emateko asmoarekin. Bi bono mota sortu dituzte lazkaotarrek, txartelen atzeko zerrendan duten kolorearen arabera: bi bonu saltoki guztietan erabil daitezke, elikadura-dendak eta farmaziak barne, eta gainerako laurak, baina, COVID-19aren ondorioz itxita egon direnetan bakarrik.

Bono berriak Lazkaoko 61 saltokitan erosi ahal izango dira, eta hori ere adibide da Lazkaoko saltokiek nola egin duten bat egitasmo honekin.

3.000 bono hauekin herrian 240.000 euroko eragin ekonomikoa aurreikusten du Udalak; hasierako 2.000koekin 150.000 eurokoa eta orain bigarren txandarekin 90.000koa. Gainera, sentsibilizazio kanpainarekin bat eginez bideo bat ere kaleratu zuten, Lazkaon edozein gauza erosi daitekeela erakusten duena, eta bertan erosteak dituen abantailez, hala nola, erosle eta bezeroen arteko gertutasuna.

Atzo hasi zen aukera bigarren tanda honetako bonoak erosteko; izatez aurreikuspenak uste baino askoz ere hobeagoak izan dira; espero zen uztailaren 18ra bitartean irautea kanpaina honek baina izan duen harreraren ondorioz beste bono sorta handi bat kaleratu dituzte, Lazkaoko ekonomia suspertzeko.

1.000 bono berriak Lazkaoko 61 saltokitan erosi ahalko dira; erosleak 20 euro ordaindu eta 30 euroko txartelak lortuko ditu