- Behintzat beste 18 egunez itxita egongo da Beasaingo Errekarte kalea 17 eta Florentzio Axpe kalea bitartean dagoen errepidea. Errekarte kalean egiten ari diren eraikin berrian saneamentu berritze lanak egin behar dituzte eta horregatik trafikoa ezingo da bertatik igaro. Foru kalean, Zapatari kaleko bidegurutzetik Errekarte kaleko 9 zenbakira arte zirkulatzea posible izango da, baina bi noranzkoan.