- Legorretako liburutegia itxita egon da beste herrietakoen moduan, COVID-19ak eraginda. Astelehen honetan, baina, berriz ere martxan jarri zen, nahiz eta aldaketa ba-tzuk ezarri dituzten zerbitzuan. Hain zuzen ere, soilik mailegu-itzulketa egiteko aukera izango dute erabiltzaileek eta joan aurretik liburu eskaera telefonoz, 943 085 050 edo emailez, liburutegi.legorreta@euskalnet.net helbidean egitea gomendatzen dute. Harrera sarrerako lehiatilatik egingo dute eta itzultzeko liburua bertan jarriko den kaxan utzi beharko da.

Bestalde, ordutegia ere aldatu da eta 9.30etik 12.30era egongo da zabalik. Sartzeko beharrezkoa izango da musukoa jaztea eta eskuak hidrogelaz garbitzea. Liburutegiko gela, ordea, itxita egongo da. Faseen aldaketa emana ahala, zerbitzua egokitzen joango dela jakinarazi dute Legorretako Udaletik.