- Ordiziako Udalak jakitera eman duenez, Barrena parkean dauden lorategietako loreak zapuztuta agertu dira beste behin. Haien hi-tzetan, “ez da lehenengo aldia halako zerbait gertatzen dena”; izan ere, orain gutxi jarri ziren lore berriak aterata agertzen ziren eta horiek konpondu ostean aste honetan ere gauza bera gertatu da. Horregatik herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die.