- Arratoiak gure herrietan ikusten ditugu noizbehinka, eta tenperaturak gora egin ahala kopuruak gora egiten du. Hala, eta haien presentzia jaisteko asmoarekin, Lazkaoko Udalak neurri bereziak hartuko ditu. Orain arte hilean behin egiten zuten arratoiak tratatzeko zerbitzua, saio bakoitzean udalerri erdia; eta abisu zehatzak ere bai. Orain jakinarazi dutenez zerbitzuaren maiztasuna bikoiztuko dute eta hilean bi aldiz egingo dira tratamendu hauek. Karraskarien kontrol-puntuak zabalduko dira estolderia-sarean, eta baita biztanleek ikusi dituzten guneetan ere.