- Legorretako Azintzio jaiak direla eta, Udalak jakinarazi du bulego orokorretako langileek jai izango dutela gaur; atzo ere hala izan zuten. Ondorioz, Udalak ez du emango herritarrentzako telefono bidezko arretarik gaurko egun osoan zehar. Asteburuan jai izango dutenez, astelehenean bueltan izango dira langileak herritarrei zerbitzua emateko prest, festak amaitu ondoren.