- Hirugarren sektoreak pandemiaren eraginari ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egiteko Lazkaoko Udalak Erantzun Plana jarriko du martxan; alor soziala, ekonomikoa eta kulturala garatuko dituen egitasmoa da.

Kontsumoa bultzatzeko eta tokiko erosketak helburuarekin, sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat hasteko asmoa agertu du Udalak. Era berean, Lazkaon erosi eta kon-tsumitzeko bonoak erabiliko dira, herritarrek bertako komertzioetan egin ditzaten erosketak. Merkataritza Mahaian, herriko saltokiekin elkarlanean eramango du kanpaina hau aurrera.

Online salmentari ere bultzada bat ematea dago Lazkaoko Udalaren lan lerroan. Azken finean, egunero konektatuta bizi gara, eta bertako merkataritzaren aukerak areagotzeko online salmenta mekanismo bat bultzatzeko urratsak ematen hasteko asmoa azaldu du Udalak.

Tasak ordaintzetik, aldi batean, salbuetsi egingo dira merkatariak, ostalariak eta zerbitzuak: zaborra, urari dagokion tasaren zati finkoa, terraza eta errotuluak ez dira kobratuko. Posible den tokietan, gainera, terrazen espazioa handi-tzeko aukera ere aztertzen ari da Udala ostalari bakoitzarekin.

Kulturaren sektoreak ere arduratzen du Lazkaoko Udala, izan ere, jarduera guztiak etenda daude, eta faseak igarotzen joan ahala kultur jarduerak dinamizatuko ditu. Hain zuzen ere, ekitaldi osagarriak antolatuko dira Lazkaon, herriko kulturari bultzada bat eman eta indartzeko.

"Lehenengo asteetan herritarren segurtasuna eta babesa bermatu dugu, herritar ahulenekin kontaktuan jarriaz eta irekita zeuden komertzioei, oinarrizko material eskainiz. Orain, ehun ekonomikoaren berraktibatzea da jomuga", gehitu du Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak.