- Legorretako Udalak herritarrak sormenak batzea lortu nahi du eta horiek ikusgai izatea. Esaterako, Jenny Aredak eta Aitor Castillak ipuin bat sortzen dute egunero, eta ilustrazioa gehitzen diote. Odei Lopezek, berriz, bertso bat botatzen du egunero eta ariketa fisikoa egiteko kanala ere martxan jarri du. Sormen lanen bilketa egiteko #LegorretarrokSarean atala sortu dute.