- Beasaingo Udalak jakinarazi du Ibilgailuentzako Zirkulazio Zerga bertan behera geldituko dela, beraz, helbideratutako ordainagiriak ez direla kontuan kargatuko. Gaurko zegoen aurreikusita, baina alarma egoera amaitzen denean, ordaintzeko borondatezko epearen data berria finkatuko dute, bai helbideratutako ordainagirietarako bai helbideratu gabekoetarako. Zalantzetarako, 943 028 050 edo udala@beasain.eus.