- Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako kideak lanean ari dira egoera zailean egon daitezkeen herritarrei laguntzeko asmoarekin. Horretarako, legorretar guztien lankidetza "beharrezkoa" dela nabarmendu dute; bai informazioa emateko, eta baita sor daitekezkeen beharrei erantzuna emateko ere.

Horretarako Udalak zenbaki bat egokitu du sareko boluntario izan nahi dutenek izena eman dezaten edo beharren inguruko informazioa jasotzeko. Honakoa da: 688 829 013. Boluntario izan nahi dutenek mezu bat idatzi beharko dute zenbaki horretara, Whatsapp bidez. Bertan boluntario izateko, norberaren izen abizenak eta helbidea azaldu behar dira. Bestalde, laguntza eskatzeko, telefonora idatzi edo deitu beharko da jakinaraziz laguntza behar duenaren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbidea. Herritarrei eskerrak eman dizkie aurrez Udalak.