segurtasuna. Orain egun gutxi ekin zioten Lazkaoko San Prudentzio kaleko 11 zenbakidun etxebizitza eraisteko lanei. Etxebizitza ez zegoen egoera onean; joan den otsailaren 5ean sute bat jasan zuen eta erabat kaltetuta gelditu zen. Ez da, ordea, izan den sute bakarra, izan ere, duela urte batzuk ere gauza bera gertatu zen. Udalak, egoera horrek herritarrengan eragin zitzakeen segurtasun arazoak zirela eta, espediente administratiboa abian jarri eta eraikina segurtatzeko eskaera luzatu zion jabegoari. Jabeek egokiena etxebizitza eraistea zela erabaki zuten.