ekintza ugari. Ordiziako Kaldereroak indarberrituta bizi dituzte aurten ere herritarrek. Egunotan hainbat ekintza egin badira ere, larunbatean izan zen egun handia. Ordiziarrek Zozomikote gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta beste hainbat pertsonaia ere bai. Desfileek eta musikak bete zuten egitaraua eta Laguntasuna Errondaila, Ordizia Saskibaloia, Beti Alai pilota Elkartea eta Mendizale elkartea omendu zituzten. Argazkia: G. Lariz