beasain - Haurren Hiria izeneko egitasmoak Beasaingo haurrak partaide aktibo bihurtzen ditu herriaren etorkizuna eraikitzerako orduan. Lehen saioa iazko urte amaieran egin zuten, eta gaur jarraipena emango diote.

Ezkiagako frontoian elkartuko dira 9.30etik 11.30era bitartean, eta Aspaceko bi haur ordezkari eta Beasaingo lau ikastetxeetako 32 ikasle ordezkari izango dira, zor-tzi eta hamabi urte bitartekoak.

ekarpenak Egin zuten lehen saioan kirol eta aisirako eginiko diagnostikoa eta jasotako ekarpenak gogoraraziko dituzte hasieran, eguberrietan, egurrezko xaflen bitartez jasotakoak barne, eta ekarpen berriak jasotzea ere izango du helburu bigarren saio honek. Horrez gain, kirolarekin eta aisiarekin zerikusia duten ekarpen guztietatik lehentasun handieneko ekimenak aukeratuko dituzte haur agenda berriari begira, haurren-tzako zein diren ekimen garran-tzitsuenak identifikatuz. Guztiek puntuak barneratu ahal izateko, ekarpenak frontoiaren paretetan jarriko dira zintzilik koloreetako kartulina bidez.

Lanketa hau, baina, ez da Ezkiaga frontoian geldituko. Izan ere, ondoren bakoitzak bere ikasgelara eraman beharko duen lanketa azalduko zaie, hain zuzen, kirola eta aisiarekin zerikusia duen mural bat prestatu beharko dute. Hurrengo saioan mural hori izango dute lan lerro, eta hala jarraituko dute Beasainen Haurren Hiria lantzen. - M.A.