Bosgarren edizioari ekingo dio Igartza Musika Zikloak

18.01.2020 | 06:26
Xabier Sarasola, Loinatz Musika Eskolako irakasle eta musikaria, Arantxa Gastesi, Loinatz Musika Eskolako zuzendaria, eta Xabier Matarranz, kultura zinegotzia.

beasain - Leku garrantzitsu bat eskuratu du dagoeneko Igartza Musika Zikloak beasaindarren agendan eta kanpokoentzako ere erreferente bihurtu da dagoeneko. Urtero, 3.000 ikusle joaten dira antolatzen diren saioetara, egitasmoari babesa eta duen garrantzia emanez. Lan askoren emaitza da, eta antola-tzaileak berriz ere prest daude bosgarren edizioari, heltzeko.

Sei hilabete hauetan, ekaina bitartean, bederatzi emanaldiz gozatu ahako da Beasainen. "Aniztasunaren presentzia" aipatu du Sarasolak: "Ez da erraza datak eta agendak konkreta-tzea, baino oraingo honetan ere aniztasuna izango da nagusi emanaldietan". Hala, datorren igandean, Igar-tzako Jauregian Oiasso Kamerata taldearen txanda izango da, 19.00etan. Irundar taldeak, harizko instrumentuak jotzen dituzte eta Barroko garaikidetik egun arteko musika taularatuko dute. "Espektakularra da eskain-tzen dutena", gehitu du Xabier Sarasola, Loinatz Musika Eskolako irakasle eta musikariak.

Otsailaren 7an, beste eskaintza eder bat izango da. Usurbe Antzokian, iluntzeko 21.00etan hasiko da Imanol Jazz kontzertua. Bertan, Karlos Gimenez, Iñaki Salvador, Ainara Ortega eta Petti musikariek Imanol abeslariari omenaldi modukoa egingo diote, jazz musika estiloan barneratuz. Sarrerak hamar euroko prezioa izango du.

Martxoaren lehenean Amorante izenpean Iban Urizar elgoibartar profesionalaren saioa izango da ikusgai, berriz ere Igartza Jauregian, 19.00etan. "Ikuspegi garaikidearekin bere ukitu pertsonala ematen dio Urizarrek euskal musikari, gauza berezia da sortzen duena", zehaztu du Sarasolak.

Aurtengo Beasaingo Udalak eta Musikenek antolatzen duten bekak jarraituko du, eta egitasmo honen emaitzak ikusteko aukera martxoaren 29an izango da. Beste behin, Igar-tza jauregian, 2019ko edizioan bekaren irabazleak izan diren Guillermo López eta Eolo Andino musikarien kontzertua ikusi ahalko da. Beka hau irabazi ahal izateko entzunaldiak egiten dira, egun bakarrean, jauregian bertan, eta epaimahaiak erabakitzen du nork merezi duen saria. "Goi maila zutela erakutsi zuten biek, oso produktu polita ekarri zuten", xehetu du.

Apirilaren 5ean, Erramu igandean, 19.00etan, San Martingo baselizan Loinatz Abesbatzaren txanda izango da. Jon Aizpuru da zuzendaria, eta oraingoz ez dute aurreratu egitaraua.

Bestalde, apirilaren 26ean, Andre Mari Zeruratuaren parrokian Euskadivarius Sinfonia izango da entzungai, Beethoven musikariaren jaio-tzaren 250. urteurrenean: "Apustu handia da, nik uste Goierrin ez dela Beethovenen sinfonia entzun inoiz". Ia 50 pertsona igoko dira taula gainera, eta emanaldi indartsua espero da.

Maiatzarekin Igartza Zikloa azken txanpan sartuko da. 9an, 19.00etan berriz ere Parrokian, Donostiako Kontserbatorioko Orkestrak emanaldia eskainiko du, Garikoitz Gonzalez zuzendari dutela. Sarasolaren ustetan ez dira gutxietsi behar ikasle orkestrak, "oso indartsu" datozelako.

Ehun partaide baino gehiago elkartuko dira maiatzaren 23an, Antzizar kiroldegian, Martin Zalakain emanaldirako. Argia Dantzari Taldea, Juan Artonio Urbeltzen ikuskizun bat da hau. Eta, amaitzeko, ekainaren 12an Perkusix talde hasi berriaren unea izango da. Beasain eta Tolosako ikasleek osatutako taldeak kontzertua emango du, Erauskin plazan, 19.00etan.

Xabier Matarranz, Beasaingo kultura zinegotziak ziklo honen hedapenari egin dio aipamen: "Herri osora zabaltzen den ekintza da; adibide da udalerriko hainbat txokotara zabalduko dela, eta hori da gure egitasmoa, ahalik eta jende gehienera iristea. Gainera, ez dugu baztertzen Ezkiaga auzoan ere zerbait antolatzea".