idiazabal - Arizkorreta futbol zelaia Ibaizabalgo sarreran kokatua dago eta ia 20 urtean egon da erabilgarri, bai herriko zein kanpotik partidak jokatzea etorri diren guztientzako. Urte asko zain egon ostean, dagoeneko herritarrak pozik eta gustura daude berriaren estreinaldia dela eta.

Joan den astean egin zuten estreinaldi ekitaldia eta bertan, aspaldiko oroitzapenak berriz ere gaurkotasunera ekarri zituzten eta beteranoek partidak jokatu zituzten maila txukunean, gainera. Ekintza xumea izanda ere, poztasun asko ekarri zien herritarrei, izan ere, urrian hasi ziren zelaia aldatzeko lanak eta denboran zerbait atzeratu bada ere hasieran jarritako epea, dagoeneko errealitatea da Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelai berria. Horretarako, belar artifizial berria jarri ondoren beharrezko markaketa lanak egin dituzte, eta ondoren ondarra eta kautxua bota dituzte.

Lan horiek egin ahal izateko, noski, Arizkorreta ez da erabilgarri egon eta horrek aldaketa batzuk eragin ditu egunerokotasunean. Horregatik, ondoko herrietako azpiegituretara jo behar izan dute jokalariek eta etxeko partidak Alegin jokatu dituzte zenbait astez, nahiz eta Lazkaon eta Ordizian ere jokatu dituzten partida batzuk. Partidak ez ezik, entrenamenduak ere Idiazabaldik kanpo egin behar izan dituzte denbora honetan eta horregatik eskerrak eman die Idiazabalgo Kirol Elkarteak inguruko herrietako elkarteei, jarritako erraztasunak eta emandako laguntzagatik lanek iraun bitartean.

60 hilabete Sports & Landscape enpresa arduratu da berrikuntza lan hauek garatzeaz, eta aurrekontua, berriz, 259.036,8 eurokoa da. Idiazabalgo Udalak renting formularen bitartez egingo dio aurre gastu honi, eta 60 hilabetez ordain-tzeko epe muga dute. - M.A.