17.00etatik 19.00etara Urbil merkataritza-guneko topagunean egongo da Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea, Katta bildumako bere azkeneko bi ipuinak sinatzen (19. eta 20 aleak).

Umeen artean arrakasta handia izan duen urtxintxaren sortzailea ezagutzeko aukera polita izateaz gainera, marrazkiak koloreztatzeko parada ere izango dute haurrek, izan ere, ekimenak irauten duen bitartean Enrique Morente ilustratzailea marrazten arituko da bertan.

Gainera, liburuak sinatzen diren bitartean, Urbilovers fidelizazio aplikazioko kideek Katta bildumako pack oso baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Pack hori idazleak berak emango dio irabazleari arratsaldean zehar.

Urbilek Elkar argitaletxearekin elkarlanean antolatu duen ekimenak helburu bikoitza du: euskarazko literatura sorkuntzari ikusgarritasuna ematea eta haurren artean irakurzaletasuna bultzatzea.

“Kultur arloan erreferentziazko enpresa den Elkarrekin lankidetzan antolatu dugun ekimen honi esker, Urbilek bere bisitarien artean euskararen erabilera sustatzen jarraitzen darrai, oraingo honetan gainera, haurren artean irakurzaletasuna indartuz”, azpimarratu du Urbileko gerente Leyre Lobatok.