- Bisitari guztien segurtasuna bermatzeko eta osasun-agintariek gomendatutako segurtasun- eta higiene-neurriekiko zentroaren konpromisoa berresteko, Urbil merkataritza-guneak (Cushman&Wakefield-ek kudeatzen duena eta Gres Nederland Coöperatief U.A. eta Ireef-Urbil Propco S.L.U.-ren jabetzakoa dena), zerbitzu berri bat jarri du abian.

"Ekimen honek familia askoren-tzat aurreztea suposatzen du, egunero maskarak doan jasotzen baitituzte", adierazi dute merkataritza-gunetik. Maskara jasotzeko, Urbilen doako aplikazioa mugikorrean izan eta bezeroarentzako arreta-gunean erabiltzaile bakoitzari eslei-tzen zaion kode pertsonala erakutsi besterik ez da egin behar.

Aipatzekoa da zentroak SGS Desinfection Monitored zigilua jaso zuela, covid-19aren kudeaketan baimendutako zentro bezala bermatzen duena eta Gipuzkoako erosketa eta aisialdirako tokirik seguruenetako bat bihurtzen duena. Zigilua SGS-k eman zion, mundu mailan liderra ikuskapen, egiaztapen, entsegu eta ziurtapenean. Gizarte arloko ekimen berri hau #Urbilkonpromisoa proiektuaren barruan dago, eta "bere ingurunearekin konprometitutako merkataritza-gune" gisa kokatzea du helburu.