- Donostiako Udalak Artea eta Giza Eskubideen ekitaldiaren 17. edizioan parte hartzera animatu ditu 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteak. Edozein marrazketa teknika erabiliz, gaixotasunak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tratamenduen bidez lor daitekeen ahalik eta osasun mailarik handiena izateko eskubideari buruz egin behar dute gogoeta (haurren eskubideei buruzko konbentzioaren 24. artikulua). Adinaren arabera lau kategoria izango dira, lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke eta 2021eko otsailaren 1era arte izango da epea zabalik.

Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du eta, ondoren, herritarrek horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte.